Aurkezpena
Athletic, berdetik beltzera
Erredakzioa
Elastiko zuri-gorriak ez du ia aldaketarik. Bigarren jantzia da berritasun nagusia. Elastikoen salneurria: 75 euro adinekoentzako, eta 60 euro adingabeentzako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek 2012-13 denboraldian erabiliko dituen jantziak aurkeztu ditu Lezaman. Bigarren elastikoa beltza izango da berriro. Aurten, galtzak eta galtzerdiak gorriak izango dira, azken horiek marra zuri-beltzekin.
Elastiko zuri-gorriak, aldiz, ia ez du aldaketarik izan iragan denboraldikoarekin alderatuta. Prakak eta galtzerdiak beltzak izango dira, oraingoan, marra zuri-gorriz apainduta.
Xabier Perez zuzendaritzako kideak azaldu duenez, Athleticeko lehen eta bigarren jantziak, eta emakumeen taldekoa salgai daude dagoeneko Bilboko klubaren dendetan, baina atezainena "hamar egun barru" merkaturatuko dute.
Elastikoen salneurria "iazko berdina da", 75 euro adinekoentzako, eta 60 euro adingabeentzako.