Itxi

20 urte betetzen direnean

2003ko Superliga irabazi zuen Athleticeko taldeak omenaldia jasoko du San Mamesen, ostegunean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Egun horretan, 22:00etan, Santander Ligan, Athleticek Sevillaren bisita jasoko du; atsedenaldian, 2002-03ko denboraldiko Superliga irabazi zuten jokalariak omenduko dituzte. Hain zuzen ere, 20 urte betetzen dira Athleticek titulu hori irabazi zuenetik; emakumezkoen taldearen lehenengoa izan zen.

2003ko Superligako txapeldunak, Lezaman. Argazkia: EITB Media.

2002-03 denboraldiko Superliga irabazi zuen Athleticeko taldeak omenaldia jasoko du San Mamesen ostegunean. Egun horretan, 22:00etan, Santander Ligan, Athleticek Sevillaren bisita jasoko du, eta partida horretako atsedenaldian omenduko dituzte 2003an Athleticeko emakumezkoen taldearen lehen titulua lortu zuten jokalariak. 20 urte betetzen dira orain Bilboko taldeak Superliga hura irabazi zuenetik.

2003ko apirilaren 27an, hau da, duela hogei urte, San Mamesen bildutako 35.000 zaleen aurrean, Athleticek 5-0 menderatu zuen Hispalis, Superligako azken jardunaldian; Eba Ferreirak bi gol egin zituen, eta Tzibi Juaristik, Eli Ibarrak eta Lorena Sanchezek bana. Horrenbestez, Iñigo Juaristik zuzentzen zuen taldeak titulua irabazi zuen, Levanterekin lehia ikusgarri eta estua izan ostean (Levante 2002ko txapelduna zen).

"Balentria" hura ekarriko du gogora orain Athleticek, omenaldi hau eginez; izan ere, "ondoren etorritako garaipen askori bidea ireki zion; bi hamarkada atzera hasitako kate horrek ez du etenik izan, eta egun sendo eustea lortu du", adierazi du Bilboko klubak. 

"Bizkaiko eta Euskal Herriko beste hainbat emakume futbolariekin batera aitzindari izandako jokalariak omendu nahi ditugu, hainbat aurreiritzi eta oztopo gaindituz kirolaren bitartez mezu sozial indartsua plazaratu zutelako", gehitu du Athleticek.

Albisteak (4)