Itxi

Lezamako lanak

Athleticeko Zuzendaritza Bielsaren kritiketatik aldendu da

Erredakzioa

Talde zuri-gorria ez dator, “inondik inora”, entrenatzaileak obren bilakaeraren kontra agertutako iritziarekin bat.

Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Argazkia: EFE.

Athleticek agiri bat kaleratu du atzo Marcelo Bielsak Lezamako obren inguruan egindako adierazpenetatik aldentzeko. Talde zurigorriak “lanen bilakaera, lanen kontratuaren betetze maila eta eraikitze proiektuan diharduten pertsonen profesionaltasunari buruzko” entrenatzailearen iritzia “pertsonala eta subjektiboa” dela jakitera eman du.

Athleticek “orain arte lanen kontratua behar bezala bete dela” esan du. Horregatik, barkamena eskatu du “Athletic Clubeko enplegatu baten adierazpenen ondorioz sor daitezkeen kalteengatik”. Athleticeko zuzendaritzak lanen kontrola eta gauzatzea berari dagozkiola “esklusibaz” gehitu du.

"Lezamako obren kontrolaren erantzukizuna Athleticek" duela gogorarazi du klubak, "taldeak horretarako profesionalak eta teknikariak dituelako".

Zentzu horretan, "lan horiek baloratzeko eta haien iritzia sen onak aholkatzen dituen solaskide eta hedabideen bitartez adierazten da eta adieraziko da beti".

Albisteak (3)