Lesio larria
Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsita du Marta Unzuek, eta ebakuntza egingo diote
EITB MEDIA
Athleticeko erdilari nafarra larunbatean lesionatu zen, talde zuri gorriak Bartzelonaren aurka jokatutako partidan.
Marta Unzue Athleticeko erdilariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua du hautsita, eta, ondorioz, ebakuntza egingo diote hurrengo egunetan, astelehenean Bilboko klubak jakitera eman duenez.
Jokalari iruindarra larunbatean lesionatu zen, hilaren 13an, Athleticek Bartzelonaren zelaian jokatutako partidan zehar. Bilbora itzulita, "zantzu txarrenak iragartzen zituzten lehen miaketen eta proba medikoen ondoren", baieztatu egin da Unzuek lesio larria duela. Athleticek indar handia helarazi nahi izan dio bere jokalariari.