Itxi

O. Lyon-Athletic (20:00)

Aduriz eta Ismael Lopez, denboraldiaurreko lehenengo deialdian

Erredakzioa

Marcelo Bielsa pretatzaileak Ruiz de Galarreta eta Etxeberria gazteak ere deialdian sartu ditu. Gainera, Xabi Castillo bizkaitarrak jokatzeko aukera izango du.

Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE

Athleticek denboraldiaurreko lehenengo lagunartekoa Olympique Lyonnais talde frantziarraren aurka jokatuko du. Baja garrantzitsuak dituzte zuri-gorriek, Herrera, Javi Martinez eta Muniain Espainiako Olinpiar selekzioarekin baitaude. Gainera, Mikel San Jose barizelarekin dago, eta Fernando Llorentek oporretan jarraitzen du. Hala ere, Bilboko taldeak Europako talde indartsu baten aurka jokatzeko abagune bikaina izango dute.

Bielsaren mutilek denboraldia abuztuaren 2an hasiko dute, eta prestatzea inoiz baino garrantzitsuago izango da.

Marcelo Bielsa entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Olympique Lyonnaisen aurka jokatzeko: Raul, Iraizoz, Iraola, Ekiza, Etxeberria, Aurtenetxe, Iñigo Perez, Castillo, Iturraspe, Gurpegi, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Aduriz, Susaeta, Toquero, Ibai, Isma Lopez, Igor Martinez.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)