Itxi

1-2

Athleticek garaipena lortu du Olympique Lyonen aurka

Erredakzioa

Talde frantziarrak hartu du aurrea markagailuan Zeffaneren golari esker, baina zuri-gorriek emaitzari buelta ematea lortu dute Adurizek sartutako bi golei esker (1-2).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek Grenoblen (Frantzia) jokatu du denboraldiaurreko lehen partida, eta garaipena eskuratu du Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldeak. Olympique Lyon talde frantziarraren aurka jokatu dute zuri-gorriek, eta 1-2 irabazi dute.

Olympique Lyonek hartu zuen aurrea markagailuan Zeffanek 70. minutuan sartutako golari esker (1-0). Athleticen erantzuna azkar etorri da; Aritz Adurizek bi gol sartu ditu zuri-gorriei garaipena emateko. Aurrelari gipuzkoarraren lehen gola penaltiz izan da 80. minutuan (1-1), eta partida irabazteko balio izan duen gola, 88. minutuan lortu du Ismael Lopezen erdiraketa bat errematatuta (1-2).

Fitxa teknikoa:

1 - Olympique Lyon: Vercoutre; Dabo, Fofana, Bakari, Cissoko; Reale, Gonalons, Gourcuff; Yattara, Lisandro, Pied. Hauek ere jokatu zuten: Blanc, Briand, Bastos, Ferri, Ghezzal, Gomis, Grenier, Kone, Lopes, Novillo, Zeffane eta Benzia.

2 - Athletic Club: Iraizoz (Raul, 46. min); Iraola (Markel Etxebarria, 46. min), Ekiza, Aurtenetxe, Iñigo Perez (Castillo, 62. min); Iturraspe, De Marcos (Gurpegui, 62. min), Ruiz de Galarreta (Aduriz, 62. min); Susaeta (Ismael López, min.46), Toquero, Ibai Gomez (Igor Martinez, 62. min).

Golak: 1-0, 70. min: Zeffane. 1-1, 80. min: Aduriz, penaltiz. 1-2, 88. min: Aduriz.
 

Bideoak (1)