Itxi

Kontratu berritzea

Raul Garciak Athleticen jarraituko du beste denboraldi batez

EITB Media

Leer en Castellano

Nafarroako jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kotratua luzatzeko 2024ko ekainaren 30era arte.

Raul Garcia, Athleticeko joklaria, Gironaren aurkako Ligako partida baten. Argazkia: EFE

Raul Garciak kontratua berritu du Athleticekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak ostiral honetan, ekainaren 30ean, jakinarazi duenez, bere webgunean argitaratutako ohar baten bidez.

Nafarroako jokalariaren aurreko kontratua 2023ko ekainaren 30ean bukatzen zen, baina beste urtebetez jarraituko du talde zuri-gorrian. Garciak 338 partida jokatu ditu Athleticekin. Guztira, 83 gol sartu ditu, eta klubaren historiako 25 golegile onenen  artean dago.

Ligan neurketa gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da Raul Garcia, 622 jokatu dituzten Andoni Zubizarretaren eta Joaquin Sanchezen atzetik. Athletic da Iruñekoak norgehiagoka gehien jokatu dituen taldea.

2015-2016 denboraldian iritsi zen Raul Garcia Athleticera, Atletico Madriletik. Ondorioz, bere bederatzigarren sasoia beteko du talde zuri-gorriarekin 2023-2024 denboraldian.

Athleticen zuzendaritzak jakinarazi duenez, Raul Garciaren kontratuak helburuen araberako osagai aldakorra duen soldata-egitura du.

Albisteak (3)