Itxi

18 jokalariak

Bielsak Rajaren aurka jokatzeko deialdia errepikatu du

Erredakzioa

Athleticeko prestatzaileak Olympique Lyon taldea gainditu zuten 18 jokalariak deitu ditu. Orbaiz, David Lopez, Ustaritz eta Zubiaurre berriro deialditik at gelditu dira.

Bielsa. Argazkia: EITB

Athletic Olympique Lyon taldea gainditu zuten 18 jokalariekin Casablancan nor baino nor gehiago arituko da, Raja taldearen aurka. Ustaritz, Orbaiz, David Lopez eta Zubiaurre berri ere deialditik ta gelditu dira, eta Fernando Amorebietak pubiseko arazoekin jarraitzen du. Gainera, Mikel San Jose nafarrak barizelarekin jarraitzen du.

Marcelo Bielsa entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Raja Club Athleticen aurka jokatzeko: Raul, Iraizoz, Iraola, Ekiza, Etxeberria, Aurtenetxe, Iñigo Perez, Castillo, Iturraspe, Gurpegi, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Aduriz, Susaeta, Toquero, Ibai, Isma Lopez eta Igor Martinez.


Albisteak (2)