Fitxaketa
Athleticek Marton fitxatu du, 2026ra arte
EITB MEDIA
Aurrelari nafarrak 24 urte ditu, eta ekainean amaitu zio Realarekin zuen kontratua; 2017tik, Gipuzkoako taldearen beheko taldeetan ibili da. 2021-22 denboraldian, Bigarren Mailan aritu zen, Sanserekin, eta 2022-23an hamabi gol sartu ditu, RFEFeko Lehenengo Mailan.
Athleticek Javier Marton aurrelaria fitxatu du, 2026ko ekainera arte, asteazkenean Bilboko klubak jakitera eman duenez. Jokalari nafarrak 24 urte ditu, eta ekainean amaitu zio Realarekin zuen kontratua; 2017tik, Gipuzkoako taldearen beheko taldeetan ibili da. 2021-22 denboraldian, Bigarren Mailan aritu zen, Sanserekin, eta 2022-23an hamabi gol sartu ditu, Federazioaren Lehen Mailan, Realaren filialean.
Athletiek zehaztu duenez, Martonek Bilboko klubaren lehen taldearekin egingo du denboraldiaurrea; Ernesto Valverderen gizonak ostegunean hasiko dira entrenatzen.