Itxi

FC Bartzelonaren interesa

Javi Martinezen istorioa

Erredakzioa

Kataluniako hedabideen arabera, Andoni Zubizarreta Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin bildu da, negoziazioa berreskuratzeko asmoz.

Javi Martinezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Javi Martinezen "istorioak" ez du amaierarik. Nafarra, Espainiako futbol selekzioarekin, Olinpiar Jokoak prestatzen dagoen bitartean hemen zurrumurrua dabil.

Kataluniako hedabideen arabera, Andoni Zubizarreta FC Bartzelonako kirol zuzendaria Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin bildu da, negoziazioa berreskuratzeko asmoz.

Aiegikoaren etete klausula (40 milioikoa) da gakoa. Barça ez dago kopuru hori ordaintzeko prest, eta horregatik beste aukera batzuk proposatu omen ditu: operazioan beste jokalari bat sartzea, edo jokalariari ahalegin ekonomikoa egiteko eskatzea, adibidez.


Albisteak (3)