FITXAKETAK
Martonek Mirandesen jokatuko du, Athleticek utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Talde zuri-gorriak aukera izango du aurrelari nafarra neguko merkatuan berreskuratzeko.
Athleticek jakinarazi duenez, Mirandesekin akordioa adostu du Javier Marton erdiko aurrelariak (24 urte) Anduvako taldean utzita joka dezan denboraldia amaitu arte. Athleticen oharrak zehazten duenaren arabera, talde zuri-gorriak aukera izango du erasotzaile nafarra neguko merkatuan berreskuratzeko.
Nafarrak denboraldiaurre ona egin du Ernesto Valverderekin, eta Necaxaren aurkako lagunartekoan (0-2) bi gol sartu zituen, eta beste bat egin zuen Eibarren aurka Las Llanasen jokatutako neurketan.
Alesbesko jokalaria Ligako hiru partidetan egon da Athleticen deialdian sartuta, baina ez du debutatu elastiko zuri-gorriarekin neurketa ofizialean.