Itxi

Afrika Kopa

Ghanako selekzioa, Iñaki Williamsekin, Afrika Koparako sailkatu da

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Afrika Erdiko Errepublikari 2-1 irabazita sailkatu da. Beraz, baliteke Athleticeko jokalaria hilabete osoan ez izatea, urtarrilaren 11tik otsailaren 13ra, txapelketa hori dela eta.

Ghanako selekzioa. Artxiboko irudia: EFE

Ghanako selekzioa, Iñaki Williams Athleticeko jokalariarekin, Afrika Kopa jokatzeko sailkatu da ostegun honetan Afrika Erdiko Errepublikari 2-1 irabazita. Hori dela eta, lehiaketa hori jokatzeko deituz gero, aurrelariak ezingo lituzke hilabetean (urtarrilaren 11tik otsailaren 13ra) Athleticekin Ligako eta Kopako partidak jokatu, egun horietan jokatzen baita txapelketa.

Horietako sei (Sevilla, Reala, Valentzia, Cadiz, Mallorca eta Almeriaren kontrakoak) Ligako partidak izango lirateke, eta lau (final-hamaseirenetakoa, final-zortzirenetakoa, final-laurdenetakoa eta finalerdietako joanekoa) Kopakoak, talde zuri-gorriak kanporaketak gaindituz gero.

Williamsena ez da euskal taldeei eragiten dien kasu bakarra; izan ere, Sadiq Umar (Nigeria), Hamare Traore (Mali) eta Take Kubo (Japonia, Asiako Kopa) Realeko jokalariak eta Jesus Owono (Ekuatore Ginea), Abdel Abqar (Maroko), Abde Rebbach (Aljeria) eta Abdallahi Mahmoud (Mauritania) Alaveseko jokalariak ere egoera berean daude.

Albisteak (1)