Itxi

Sendagilearen agiria

Vesga eta Herrera, zalantzan Almeriaren kontrako partidarako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrez gain, Athleticek ez daki Peru Nolaskoain, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Unai Gomez jokatzeko moduan izango diren. Oihan Sancet, berriz, bueltan izango da, Getaferen kontrako partidan txartel gorria ikusteagatik derbia jokatu ezinik igaro ostean.

Ander Herrera, Realaren kontrako derbian. EFE

Athleticek ez daki Mikel Vesga eta Ander Herrera ligako datorren jardunaldian Almeriaren kontra jokatzeko moduan izango diren. Izan ere, klubaren sendagilearen arabera, Vesgak "kolpea du toraxean" eta Herrerak, "kolpea eskuin hankan". Hortaz, horien garapenaren zain egon beharko dute azken erabakia hartzeko.

Horiez gain, beste hiru jokalari zalantzan daude: Iñigo Ruiz de Galarreta errekuperatzen ari da giharretako arazo batetik, Peru Nolaskoain bajan dago abuztuaren 18az gero, bihurritua duelako eskuin belauneko alboko kanpo-lotailuan, eta Unai Gomezek Realaren kontrako derbia galdu zuen ezker izterreko gainkarga baten ondorioz. 

Bestalde, Oihan Sancet jokatzeko moduan izango da, Getaferen aurkako neurketan txartel gorria jasotzeagatik jarritako zigorra larunbatean bete zuelako, Reale Arenako derbia jokatu gabe emanda.