Itxi

San Mamesen

Txistuak Fernando Llorenterentzat

Erredakzioa

Bere kontratua berritzeko negoziazioetan aurrelariak hartutako jarrerarekin haserre daude Athleticeko zale asko, eta Slavenen aurkako partidan jokalaria "zigortu" zuten.

Fernando Llorente, Slavenen aurka. Argazkia: EFE

Fernando Llorentek txistuak entzun ditu San Mamesen, Slavenen kontrako partidan (3-1). Bigarren zatian zelairatu zen aurrelaria, Ibai Gomezen ordez, eta baloia ukitzen zuen bakoitzean, txistuak jaso ditu. Aipatzekoa da txaloak ere entzun direla, jokalariaren alde eta kontrakoen "lehia" izan da.

Llorenteren jarrerarekin haserre daude Athleticeko zale gehienak. Errioxarrak soldata igoera (5,5 milioi) eskatzen du bere kontratu berria sinatu ahal izateko eta Athleticek 4,5 eskaintzen dizkio.


Albisteak (1)