Batzar Nagusia
Athleticeko Batzar Nagusiak 2022-23ko denboraldiko kontuak eta 2023-24rako aurrekontua onartu ditu
EITB MEDIA
389 bazkide konpromisariok eman dute aldeko botoa aurreko ekitaldiko kontuen gaineko bozketan, eta 140k kontrakoa eman dute; indarrean dagoen ekitaldirako aurrekontuari dagokionez, 324 aldeko boto izan dira, eta kontrako 152. Aurrekontua 133,6 milioikoa da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticeko Ohiko Batzar Nagusiak onartu egin ditu, astearte gauean, Bilboko klubaren 2022-23ko denboraldiko kontuak eta 2023-24 denboraldirako aurrekontua. Hain zuzen ere, 389 bazkide konpromisariok eman dute aldeko botoa aurreko ekitaldiko kontuen gaineko bozketan, eta 140k kontrakoa eman dute; indarrean dagoen ekitaldirako aurrekontuari dagokionez, 324 aldeko boto izan dira, eta kontrako 152. Aurrekontu hori 133,6 milioikoa da.
Testuinguru horretan, Athleticek Ohiko Batzar Nagusia zuen deituta astearterako, Euskalduna Jauregian. Hasieran, Jon Uriarte buru duen Zuzendaritza Batzordeak azaldu, argudiatu eta aldeztu egin ditu 2022-23 denboraldian egin duen kudeaketa, aurreko ekitaldiko kontuak eta indarrean dagoen denboraldiko aurrekontua. Bizkaiko klubaren bazkideen ordezkaritza erakunde nagusiak, lehenik eta behin, aipatutako kudeaketa onartu du; 349 konpromisariok babestu dute, eta 252k, aldiz, ezezko botoa eman.
Irudia: Athletic Club.
Jarraian, 2022-23 denboraldiko kontuak izan ditu aztergai Athleticeko Batzar Nagusiak, eta horiek ere jaso dute konpromisarioen babesa; hain zuzen, 389k eman dute baiezko botoa, eta 140k kontrakoa.
Irudia: Athletic Club.
Hori eginda, 2023-24 denboraldiko aurrekontua hizpide (133,6 milioi eurokoa izango da, esan bezala), 324 konpromisariok babestu dute, eta 152k eman dute kontrako botoa.
Irudia: Athletic Club.
Halaber, Erreferendumen, galdeketen eta partaidetza-prozesuen Erregelamendu Proiektua onartu dute, jarraian. 192 boto izan ditu alde, eta 56 aurka.
Irudia: Athletic Club
Kirol-esparruetara sartzeko eta bertan egoteko eta abonatuen Erregelamendu Proiektua ere izan dute eztabaidagai. Proposamena aurrera atera da, aldeko 132 boto jasota; 123k aurka bozkatu dute.
Irudia: Athletic Club
Zazpigarren puntu gisa, Diziplia-erregelamenduaren Proiektua jarri dute mahai gainean. 137k babestu dute, eta 93, berriz, kontra agertu dira. Aurrera egin du, beraz, arlo honetako proposamenak ere.
Irudia: Athletic Club
Azkenik, batzarreko azken gai gisa, Kontratazio-erregelamenduaren Proiektua aurkeztu du zuzendaritzak, eta alde jasotako 145 botoei esker onartu dute.
Irudia: Athletic Club