2026ko Munduko Txapelketa
Iñaki Williams golegile gisa estreinatu da Ghanari garaipena emateko
AGENTZIAK| EITB MEDIA
96. minutuan, partidako azken jokaldian, talde zuri-gorriko aurrelariak eskuin hegaletik zetorren erdiraketa errematatu eta garaipena eman dio bere taldeari.
Iñaki Williams Athleticeko jokalaria izan da Ghanako selekzioaren garaipenaren golaren egilea Madagaskarri 1-0 irabazteko, 2026ko Munduko Koparako sailkatze partidan.
96. minutuan, partidako azken jokaldian, talde zuri-gorriko aurrelariak eskuin hegaletik zetorren erdiraketa errematatu eta garaipena eman dio bere taldeari.
Ostiral honetakoa Williamsen hamabigarren partida izan da Ghanarekin debutatu zuenetik.
Athleticen diziplinara itzuli aurretik, Bilbon jaiotako aurrelariak Comorasen aurka jokatuko du datorren asteartean.