Deialdia
Muniain Kroaziara eraman du Bielsak
Erredakzioa
Ander Herrera eta Aritz Aduriz, ostera, deialditik at utzi ditu Athleticeko entrenatzaileak. Kepa Arrizabalaga atezaina deialdian dago eta Igor Martinez kanpoan utzi du argentinarrak.
Iker Muniain deialdian sartu du Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak Europa Ligako itzuliko partida Kroazian jokatzeko. Datorren ostegunean Slaveni aurre egiteko 19 jokalariren zerrendatik at Ander Herrera eta Aritz Aduriz geratu dira.
Muniain astelehenean hasi zen entrenatzen Lezaman, Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta gero. Kepa Arrizabalaga atezaina deialdian sartu eta Igor Martinez etxean uztea erabaki du Bielsak.
Iraizoz, Raul, Toquero, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai Gómez, Susaeta, Iraola, Isma Lopez, Iñigo Perez, Gurpegi, Castillo, Ekiza, Ruiz de Galarreta eta Ramalhok deialdia osatzen dute, Munian eta Keparekin batera.