Itxi

Erabakia

Fernando Llorentek Athleticetik alde egin nahi du

Erredakzioa

Jokalariak kirol arrazoiak tarteko, taldea uzteko nahia jakinarazi zion joan den ostiralean klubari. Antza denez, ez da diru kontua, Llorentek helburu handiagoak ditu etorkizunari begira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fernando Llorentek ez du Athleticen jarraitu nahi. ETBk jakitera eman duenez, klubak 4,5 milioi euro eskaintzeko prest zegoen baina aurrelari errioxarrak uko egin dio eskaintzari kirol arrazoiak direla eta.

Antza denez, ez da diru kontua, Llorentek helburu handiagoak ditu etorkizunari begira, Txapeldunen Liga jokatu nahi du. Errioxako aurrelariak ohiartzun handia sortu du Europako talde nagusien artean eta nahiz eta klubak eskaintza formalik oraindik ez duen jaso, ETBk jakin duenez Juventus oso interesatuta dago.

Tottenhamek ere nahiko luke Fernando Llorente, baina Italiako taldea bakarrik arituko da Txapeldunen Ligan aurten eta hori da errioxarrak gustukoen duen eskaintza. Jokalariak 36 milloiko etete-klausula dauka eta Juventus 20 milloi ordaintzeko prest legoke.

Horrela, Fernando Llorenteren berritze kontratuaren inguruko gorabeherak hondoa jo dezake. Macuak ez zuen lortu jokalariaren kontratua ixtea Josu Urrutiak lekukoa hartu ziolako, baina honek ere ezin izan du ezer lotu.

Albisteak (3)

Bideoak (1)