Itxi

125. urteurrena

Jon Rahmek ohorezko sakea egin du San Mamesen Iribar omenduz

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Augustako azken Masterseko irabazleak ohorezko sakea egin du San Mamesen, Athletic eta Atletico Madrilen arteko futbol partidaren aurretik, Jose Angel Iribar omenduz elastiko beltz mitikoaren erreplika bat jantzita.

Jon Rahm Argazkiak: Agencias EFE

Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak, Augustako azken Mastersaren irabazleak, ohorezko sakea egin du San Mamesen, Athletic Clubek Atletico Madrilen aurka jokatu duen futbol partidaren aurretik, Jose Angel Iribar omenduz, atezain ohiak bere kirol ibilbidean jantzi zuen elastiko beltzaren erreplika bat jantzita.

Iribar ere protagonista izan da partidaren aurretik, San Mameseko kanpoaldean bere omenez egindako estatua inaguratu baita, talde zuri-gorriak larunbat honetan ospatu duen 125. urteurrenaren itxiera jardunaldiaren programaren lehen ekitaldian.

Albisteak (4)