LaLiga
Ernesto Valverde, LaLigako abenduko entrenatzaile onena
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticeko entrenatzailea izan da nagusi bozketan, Michel Sanchez (Girona) eta Carlo Ancelotti (Real Madril) hautagaien aurretik. Bilboko taldeak abenduan jokatutako ligako lau partidetatik hiru irabazi ditu.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea LaLiga EA Sports txapelketako abenduko entrenatzaile onena izendatu dute, bozketan Miguel Angel Sanchez Muñoz 'Michel' (Girona) eta Carlo Ancelloti (Real Madril) gaindituta.
Athleticek hiru garaipen eskuratu zituen abenduan, hirurak San Mamesen, golik jaso gabe: 4-0 Rayo Vallecanoren aurka, 2-0 Atletico Madrilen kontra eta 1-0 Las Palmasen aurrean. Abenduan etxetik kanpo jokatutako partida bakarra bana berdindu egin zuen talde zuri-gorriak, Granadan.
LaLigak nabarmendu duenez, entrenatzaile gasteiztarrak "aldagela kudeatzeko eta erabakiak hartzeko orduan erakutsitako neurritasunak" Espainiako Ligako sailkapeneko bosgarren postura eraman du talde bizkaitarra; beraz, lehen erdi "ikusgarria" egin du.