Zurrumurruak
Iker Muniainek ere Juventusen interesa piztu du
Erredakzioa
'Tuttosport' Italiako egunkariak Juventusek Iker Muniain fitxatu nahi duela adierazi du. Fernando Llorente aurrelaria fitxatzea ere Turineko taldearen helburua da.
Juventusek Athletic taldeko Fernando Llorente fitxatzeko nahiaren zurrumurrua zabaldu ostean, orain Turineko taldeak Iker Muniainegan jarri du interesa, Italiako ‘Tuttosport’ egunkariak adierazi duen arabera.
Italiako egunkariak Iker Muniain, ‘euskal Messi-a’ ere deitu dutena, Antonio Conteren gustukoa dela adierazi du, eta Giuseppe Marottari Fernando Llorente fitxatzeko negoziaketan Nafarroako jokalariaren izena sartzea proposatu diola azaldu du.
Hala ere, Italian Iker Muniain fitxatzea oso zaila izango dela badakite. Txantreako gazteak 2015eko ekainera arte zuri-gorriekin akordioa du, eta bere desegite klausula 45 milioi eurokoa da.