LaLiga
Raul Garcia, Lehen Mailan 600 partida beteta jokatzen jarraitzen duen futbolari bakarra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
37 urteko aurrelari nafarrak Andoni Zubizarreta eta Joaquin Sanchez bakarrik ditu aurretik ranking historiko horretan, 622 partida jokatuta.
Raul Garcia Athleticeko jokalariak 600 partida zituen Lehen Mailan, astelehenean Almeriaren aurka LaLiga Ea Sporsteko 24. jardunaldian jokatutako neurketan. Hala, hori lortu eta jokatzen jarraitzen duen futbolari bakarra da gaur egun.
37 urteko aurrelari nafarrak Andoni Zubizarreta eta Joaquin Sanchez bakarrik ditu aurretik ranking historiko horretan, 622 partida jokatuta.
Maila gorenean jokatutako 600 norgehiagoka horietatik 101 Osasunarekin izan dira, 216 Atletico Madrilekin, eta azken 283 hitzorduak, berriz, Athleticen bete ditu.
Halaber, LaLigan jokatzen jarraitzen duten golegileen artean ere leku nabarmena du Zizur Nagusiko futbolariak, 109 gol sartuta. Aurretik, Antoine Griezmann (185), Iago Aspas (149) eta Gerard Moreno (118) soilik daude.