Astelehenean, 22:00etan
Bielsak hasierako hamaikakoa errepikatuko du Atleticoren aurka
Erredakzioa
Ander Herrera jokatzeko prest dago, eta Marcelo Bielsak HJK Helsinki jipoitu zuen hasierako hamaikako bera zelairatuko du Vicente Calderonen.
Athletic eta Atletico Madril nor baino nor gehiago arituko dira Vicente Calderon estadioan, maiatzan Europa Ligako finala jokatu ostean. Bi taldeek porrot gogorrak jaso dituzte ligako aurreneko jardunaldian, eta sailkapenean aurrera egiteko puntuak lortzea ezinbestekoa izango da.
Europa Ligako finala Simeoneren mutilek 3-0, erraz, irabazi zuten, eta Bilboko taldeak mendekua hartzeko abagune aparta izango du. Radamel Falcao kolonbiarrak finalean bi gol eskuratu zituen, eta Athleticeko defentsek aurrelaria gertutik zaindu beharko dute.
Marcelo Bielsak HJK Helsinki Europa Ligako playoffetako joaneko partidan zelairatu zuen hamaikako bera jarriko du Vicente Calderonen. Ander Herrera azken unera arte ez da deialdian sartu, baina Rosarioko pretatzaileak hasierako hamaikakoan izango dela baieztatu du.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Mario, Gabi; Adrian, Arda Turan, Cristian Rodriguez; eta Falcao.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San Jose, Iñigo Perez; Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Herrera, Isma Lopez; eta Aduriz.