Itxi

2017ko ekainaren 30era arte

Javi Martinez, Bayern Municheko jokalari berria

Erredakzioa

Alemaniako taldeak jokalari nafarraren etete klausula (40 milioi euro) ordaindu du dagoeneko Profesionalen Futbol Ligan, eta Aiegikoarena da Bundesligan inoiz egindako fitxaketarik garestiena.

Javi Martinez, Bayern Municheko jokalari berria. Argazkia: EFE

Javi Martinez Bayern Municheko jokalaria da dagoeneko. Asteartean Munichera bidaiatu zuen nafarrak, Athleticen baimenik gabe, eta bertan azterketa medikoa gainditu zuen. Gaur jokalariaren etete klausula (40 milioi eurokoa) ordaindu da Profesionalen Futbol Ligan. Bayernek edo jokalariak egin duen da argi ez dagoena.

Aiegikoak bost urteko kontratua sinatu du eta berarena da Bundesligan inoiz egindako fitxaketarik garestiena. Talde alemaniarrak Twitter sare sozialean duen kontua erabili du fitxaketaren berri emateko: "Ederto! Javi Martinez Bayernekoa da. Gurekin joka dezake orain". Minutu batzuk geroago, webgunearen bidez baieztatu du Bayernek Javi Martinezen fitxaketa.

Gauzak horrela, uda honetako istorio luzeenetariko bati amaiera eman zaio. Javi Martinezek agur esango dio Athletici eta aurrerantzean Bayern Munichen jokatuko du. Prentsaurrekoa emango al du jokalariak Bilbon? Noiz aukertuzko dute Alemanian?

Javi Martinezen adierazpenak

"Historia handiko taldean jokatuko dut eta oso pozik nago", esan du Javi Martinezek Bayerneko telebista katean.


Albisteak (4)