Itxi

Mediku-txostena

Yeray Alvarezek lesioa du abduktorean, Kopako finalerako bost egun geratzen direla

AGENTZIAK

Leer en Castellano

Erdiko atzelariak zelaia utzi behar izan zuen igandean Real Madrilen aurkako partidaren 24. minutuan. Beraz, oraintxe bertan zalantzan dago Mallorcaren kontrako Kopako finala jokatu ahal izango duen ala ez.

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariaren artxiboko irudia

Yeray Alvarez Athleticeko erdiko atzelariak min hartu zuen igandean ezker hankeko abduktorean, Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun jokatutako LaLigako partidan. Horrenbestez, ikusi egin beharko da zer-nolako garapena duen, Errege Kopako finalerako bost egun baino geratzen ez direnean.

Alvarezek titular gisa jokatu ditu lehoien azken lau neurketetatik hiru. Igandean, ordea, lesioa izan zuenean, Dani Vivianek ordezkatu behar izan zuen 24. minutuan. 

Larunbat honetan Mallorcaren kontrako Errege Kopako finalerako bost egun soilik geratzen direnean izan du lesioa; hortaz, taldeak jakinarazitakoaren arabera, zehazteke dago oraindik jokatzeko moduan izango den ala ez. Barakaldoko jokalariak hiru lesio izan ditu denboraldi honetan.

Albisteak (4)