Itxi

I multzoa

O. Lyonnais, Sparta Praha eta Hapoel Kiryat, Athleticen aurkariak

Erredakzioa

Marcelo Bielsaren taldeari I multzoa, gainditu daitekeen multzoa, egokitu zaio. Frantziako talde mitikoa, Pragako talde sendoa eta Israelgo Hapoel Kiryat Shmona, izango dira zuri-gorrien aurkariak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek Olimpique Lyonnais Frantziako taldea, Sparta Praha Txekiar Errepublikako taldea eta Hapoel Kiryat Shmona Israelgo taldea izango ditu aurkari Europa Ligako multzoetako fasean. Zuri-gorriei I multzoa egokitu zaie Monakoko zozketan.

Aurreneko jardunaldia irailaren 20an jokatuko dute Bielsaren mutilek, eta Europa Ligako finala 2013ko maiatzaren 15ean izango da, Amsterdam Arena estadioan.

Frantziako taldea multzoko faborito nagusia da. Remi Graderen mutilak Txapeldunen Ligako ohiko taldea da, baina aurten Europa Liga jokatuko dute. Zuri-gorrien aurka denboraldiaurreko lehenengo lagunartekoa jokatu zuten, eta Athleticek 1-2 irabazi zuen. Olimpique Lyon taldeko jokalari garrantzitsuenak Lloris atezaina, Michel Bastos brasildarra eta Gourcuff erdilaria dira.

Sparta Praha taldeak Admira eta Feyenord Holandako talde indartsua kanporatu ditu, multzoetako faserako sailkatzeko. Txekiar Errepublikako taldeak 2-2koa lortu zuen etxteik kanpora Feyenorden aurka, eta etxean 2-0 irabazi zuten.

Hapoel Kiryat Shmona Israelgo taldea, multzoko ahulena dela esan daiteke, baina Ran Ben Shimon prestatzailearen mutilak Txapeldunen Ligatik kanporatuta gelditu ostean heldu dira Europa Ligara. Txapeldunen Ligako playoffetan BATE Borisov taldeak kanporatu zuen.

Partidak:

2012/09/20 - 21:05 - Athletic Club-Hapoel Kiryat Shmona.
2012/10/04 - 19:00 - Sparta Praha-Athletic Club.
2012/10/25 - 19:00 - Olympique Lyon-Athletic Club.
2012/11/08 - 21:05 - Athletic Club-Olympique Lyon.
2012/11/22 - 19:00 - Hapoel Kiryat Shmona-Athletic Club.
2012/12/06 - 21:05 - Athletic Club-Sparta Praha.



Albisteak (3)

Bideoak (1)