25. Errege Kopa
Athleticzaleek argazkia atera ahal izango dute Koparekin
EITB MEDIA
Apirilaren 12, 13, eta 14an egin ahal izango dute, San Mames estadioko 20. atetik sartuta.
Athleticzaleek joan den larunbatean Sevillan Mallorcaren aurkako finalean irabazitako Errege Koparekin argazkia ateratzeko aukera izango dute, hala nahi izanez gero. Apirilaren 12an (ostirala), 13an (larunbata) eta 14an (igandea) egin ahal izango dute.
Horretarako, jarraitzaile zurigorriek San Mameseko 20. atetik sartu beharko dute beheko harmailetara joateko.
Sartzeko ordutegia honako hau izango da:
Ostirala, apirilak 12: 9:00etatik 22:00etara.
Larunbata, apirilak 13: 9:00etatik 22:00etara.
Igandea, apirilak 14: 9:00etatik 13:00etara.
Museoa zabalik egongo da
Klubak webgunean argitaratutako ohar batean azaldu duenez, Athleticen museoa irekita egongo da, ohiko ordutegian, eta hara joaten diren bisitariek ere Koparekin argazkia ateratzeko aukera izango dute. Museoko ilara eta sarbide orokorra txandaka aurrera egiten joango dira.