Itxi

Fitxaketen merkatua

Llorente Athleticen geratuko da eta Real Madrilek Essien fitxatu du

Erredakzioa

BBVA Ligako fitxaketen merkatua abuztuaren 31ko 00:00etan bukatu zen. Ez da ezusteko handirik egon azken egunean.

Essien Chelsearekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

BBVA Ligako fitxaketen merkatua abuztuaren 31ko 00:00etan itxi zen, eta ez zen azken orduko ezusteko handirik egon. Berririk esanguratsuenak Llorenteren eta Essienen izenekin datoz: Fernando Llorentek Athleticen jarraituko du, ez baitu inork fitxatu, eta Essienek Real Madrilen jokatuko du.

Duela egun batzuk eman ziren mugimendu garrantzitsuenak. BBVA Liga utzi zuen Javi Martinezek Bayern Munichera joateko. Real Madrilek Luka Modric fitxatu zuen, eta Bartzelonak Alex Songen fitxaketa itxi zuen.

Espainiako ligan eman diren azken fitxaketen artean, honakoak dira esanguratsuenak: Lassadek (Deportivo) Levanten jokatuko du, Getafek Alvaro Vazquez (Espanyol) fitxatu du, Mallorcak Giovanni Dos Santos (Tottenham) fitxatu du bost urterako, eta Roque Santa Cruz (Manchester City) aurrelariak Malagan jokatuko du.



Albisteak (3)