Igandean 16:00etan
Garaipena helburu Valladoliden aurka
Erredakzioa
Fernando Llorente eta Ander Herrera deialditik kanpo geratu dira, Marcelo Bielsa entrenatzaileak adierazi duenez biak lesionatuta baitaude.
Athleticek Valladolid hartuko du igande honetan San Mamesen (16:00) eta zuri-gorrien helburua Ligako lehen garaipena eskuratzea izango da.
Hiru puntuak beharrezkoak ditu Marcelo Bielsaren taldeak. Sailkapen nagusiko azken postuan da Athletic, Betisen (3-5) eta Atleticoren (4-0) aurkako neurketak galduta. Kontuzkoa da Athleticen egoera, dagoeneko Europa Ligako multzoen faserako txartela lortu duen arren.
Fernando Llorente eta Ander Herrera, "lesionatuta", deialditik kanpo geratu dira. Zerrenda honakoa da: Iraizoz, Toquero, San Jose, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Isma López, Iñigo Perez, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Castillo, Ekiza, Igor Martinez, Ruiz de Galarreta, Ramalho.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San Jose, Iñigo Perez; Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Muniain, Isma Lopez; eta Aduriz.
Valladolid: Jaime; Rukavina, Rueda, Marc Valiente, Peña; Ebert, Alvaro Rubio, Victor Perez, Omar; Oscar eta Javi Guerra.