Iragarpena
Raul Garciak futbola utziko du denboraldi amaieran
EITB MEDIA
Athleticeko jokalari nafarrak 356 partida jokatu ditu Athleticen egindako bederatzi denboraldietan. Horiez gain, 329 neurketa jokatu zituen Atletico Madrilen egindako garaian, eta 126 Osasunarekin. Talde nafarrean hezi zen futbolari gisa. Guztira, 148 gol sartu ditu.
Raul Garcia Athleticeko jokalariak 37 urterekin futbola uztea erabaki du, Athleticekin Errege Kopa lortu eta astebetera. Hala jakinarazi die astelehen honetan bere taldekideei Lezamako instalazioetan.
Nafarrak 602 neurketa jokatu ditu ligan. Andoni Zubizarretak eta Joaquinek lortu dute soilik hori. Garciak 356 partida jokatu ditu Athleticen egindako bederatzi denboraldietan. Horiez gain, 329 neurketa jokatu zituen Atletico Madrilen egindako garaian, eta 126 Osasunarekin. Talde nafarrean hezi zen futbolari gisa.
Maila gorenean 20 denboraldi eman ditu nafarrak, eta orain arte 811 partida jokatu ditu futbol profesionalean, 148 gol sartuta. Raul Garcia zelai erdian hasi zen, aurre-erdialdera joan zen gero eta Athleticen aurrelari gisa bukatu du.
Athleticen eta Atleticon egindako ibilbideetan, Liga 1, 2 Kopa, 2 Superkopa, 2 Europa Liga eta 2 Europako Superkopa irabazi ditu.
¿¿ Raul Garciak futbola utziko du denboraldia bukatzean.
— Athletic Club (@athletic_eus) April 15, 2024
Nafarroako futbolari ahaztezina Kopa eta Superkopa besapean dituela joango da Athleticetik. #AthleticClub ¿