Prentsaurrekoa
Llorenteren erabakia 'behin betikoa' dela uste du Urrutiak
Erredakzioa
Athleticeko presidenteak ez du uste Llorentek kontratua luzatuko duenik. Javi Martinezek Eurokopa hasi aurretik jakinarazi zien ez zuela jarraitzeko asmorik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, Ibaiganen. Ikusmina handia zen bertara hurbildutako kazetarien artean. Azken egunetako gaiak aztertu ditu.
Fernando Llorente egun Athleticeko jokalaria dela esan du eta, beraz, denen artean aldeko giroa sortu beharra dagoela bere onena eman dezan.
Javi martinezen inguruan, etsipena lehenengo eta Bayern Munichen aurka auzitara jotzea ere baloratzen ari direla gero. Eta fitxaketen inguruan, Monrealen izena aipatu diote, baina ez du horren inguruan gehiegi hitz egin nahi izan.