Itxi

Iragarpena

Dani Garciak ez du Athleticen jarraituko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi titulu irabazi ditu erdilariak Athleticekin, talde zuri-gorriarekin 194 partida jokatuta: Superkopa bat eta Errege Kopa bat.

Dani Garciaren artxiboko irudia

Dani Garcia erdilariak ez du Athleticen jokatzen jarraituko, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Sei denboraldiz egon da zuri-gorriekin, eta 194 neurketa jokatu ditu. Zumarragarrak bi titulu irabazi ditu talde bilbotarrarekin: Superkopa 2021ean (txapelketako partida guztiak jokatu zituen), eta Kopa 2024an, Mallorcaren aurka.

Futbolari gipuzkoarrak 34 urte beteko ditu ostiral honetan. Eibartik iritsi zen Athleticera 2018-19 denboraldian. Segituan hasi zenez hasieratik jokatzen, 32 norgehiagokatan hartu zuen parte lehen sasoian. Azken bi denboraldietan bakarrik jokatu ditu 30 partida baino gutxiago: iaz 29, eta egungoan, 18. Athleticen egindako ibilbideko gol bakarra denboraldi honetan sartu du, buruz, Almeriaren aurka, De Marcosek egindako erdiraketa bat aprobetxatuta.

"Etorkizunerako zorterik onena" opa dio Athleticek Zumarragako jokalariari, klub zuri-gorrik argitaratutako ohar batean. Era berean, urte hauetan guztietan "taldearen interesen alde erakutsitako grina eta egindako lana biziki eskertu" dizkiote.

Albisteak (3)

Bideoak (1)