Itxi

Iragarpena

Garazi Muruak futbola utziko duela iragarri du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erdiko defentsa getxoztarrak Lezama utziko duela jakinarazi du, hamar denboralditan 178 neurketa jokatuta. Athleticekin liga irabaztea ere lortu zuen 2015-16 denboraldian.

Garazi Murua, Athleticeko jokalaria

Garazi Murua Athleticeko jokalariak futbola utziko duela azaldu du astearte honetan, hamar denboraldiz maila gorenean 178 neurketa jokatuta. 2011n heldu zen Lezamara, kadete mailako taldearekin bat egiteko. Orain, 29 urterekin eta ligako azken txapeldunetako bat izanik, hartu du futbolari ibilbidea bertan behera uztea. Penalti jaurtiketetan trebea, zortzi gol sartu ditu. 

Kirolari getxoztarrak Andra Mari Ikastolan eta Bizkerre Futbol Taldean ekin zion futbolari. 15 urte zituenean, Athletic B taldean hasi zen jokatzen. Lehen taldera heldu baino lehen, bost hilabetez Ameriketako Estatu Batuetako ligan ibili zen, East Tennessee State University taldean.

Ondoren, 2014-15 denboraldiko bigarren itzulian egin zuen debuta lehen mailan, Juanlu Fuentesen eskutik, UD Collerenseren kontra. Hurrengo sasoian, talde zurigorriak denboraldi bikaina eginda, liga irabazi zuen. Bide horretan, Garazi Muruak norgehiagoka guztiak jokatu zituen, eta lehen mailan egonkortu zen.

Orduz gero, Athleticeko lehen taldeko kapitaina izan da Garazi urte askotan, disko-hernia baten ondorioz, 2023ko martxoan ebakuntza egin zioten arte.

Datorren igandean, ekainaren 16an, zaleek futbolariari agur berezia egiteko aukera izango dute zaleek, 17:00etatik aurrera, San Mamesen.

Athleticek eskerrak eman dizkio kapitainari ohar batean, taldean egindako lanagatik. Horrez gain, zorte ona opa dio etorkizunerako.

Albisteak (3)

Bideoak (1)