Itxi

UEFA

571.000 euro Athleticentzat eta 21.000 Realarentzat, Eurokopari esker

Erredakzioa

UEFAk iragarri duenez, taldeek selekzioei egindako ekarpenaren truke emango zaizkie klubei diru kopuru horiek.

Javi Martinez eta Llorente Eurokopa irabazi eta gero. EFE

UEFAk Athletici 570.965 euro emango dizkio bere jokalariek Polonia eta Ukrainako Eurokopan izandako parte-hartzeagatik. Era berean, Realak 20.964 euro jasoko ditu.

UEFAk gaur iragarri duenez, taldeek selekzioei egindako ekarpenaren truke emango zaizkie klubei diru kopuru horiek.

Bayern Munichek 3.095.393 euro jasoko ditu, Real Madrilek 2.996.585, Bartzelonak 2.210.202, Manchester Cityk 2.069.465, Juventusek 2.023.012 eta Liverpoolek 1.972.376.