Itxi

Fitxaketa

Andoni Gorosabelek Athleticen jokatuko du 2028ra arte

EITB MEDIA

Arrasateko atzelaria Alavesetik helduko da talde zuri-gorrira, libre. Joan den denboraldian, zelaian minutu gehien egin dituen taldeko bigarren jokalaria izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek eta Andoni Gorosabelek akordioa lortu dute 2028ko ekainaren 30era arte. Gorosabel libre helduko da talde zuri-gorrira, Alavesetik; 37 partidatan hartu du parte, eta minutu gehien jokatu dituen bigarren futbolaria izan da Gasteizko taldean.

Gorosabelek (27 urte) 183 neurketa osatu ditu elitean, sei denboralditan Realarekin eta azken urtean Mendizorrotzan. Donostiarrekin jokatutako 146 partiden artean, 19 Europa Ligan izan dira, ekitaldi honetan Athletic Clubekin jokatuko duena. Sevillan Kopako txapeldun izan zen Realarekin, bere ibilbideko titulu bakarra.

"¿¿¿¿Erronka bat gehiago da nire ibilbidean, Athletic klub handia da, historia handikoa, Ligan eta Europan goian egoteko beti lehiatu dena, aukera polita da eta zelaian itzuli ahal izatea espero dut. Athleticek filosofia polita du, asko baloratzen da, lehiatu eta tituluak irabazi ahal izatea, kanpotik atentzioa deitzen du", esan du Gorosabelek lehoi gisa egindako bere lehen hitzetan.

Bestalde, Mikel Gonzalez futbol zuzendari nagusiak uste du fitxaketa berria "erasoan nabarmentzen den jokalaria dela, taldekideekin jokoan elkartzeko, barruko eremuetan jokatzeko eta aurkarien zelaian paseak lortzeko erraztasuna duena. Gure ustez, oso ondo osa daiteke daukagun hegaleko futbolarien profilarekin, eta taldeari erasoko baliabide gehiago eman. Denboraldi asko daramatza futbol profesionalean lehiatzen eta esperientzia du Europako txapelketetan. Denboraldi bikaina egin du Deportivo Alavesen".

Albisteak (4)

Bideoak (1)