Berritzea
Marina Arterok 2026ra arte berritu du Athleticekin eta utzita jokatuko du Deportivon
EITB MEDIA
Arterok (18 urte) erdiko atzelari edo euskarri gisa jokatzen du zelai erdian, eta azken hiru denboraldietan 70 partida jokatu eta 10 gol sartu ditu Athleticen bigarren taldearekin Bigarren Mailan.
Athleticek baieztatu duenez, Marina Artero harrobiko jokalariak 2026ra arte berritu du kontratua, "beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin", eta F Ligara igo berri den Deportivon jokatuko du utzita.
Arterok (18 urte) erdiko atzelari edo euskarri gisa jokatzen du zelai erdian, eta azken hiru denboraldietan 70 partida jokatu eta 10 gol sartu ditu Athleticen bigarren taldearekin Bigarren Mailan.
Gainera, futbolari bizkaitarrak 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen 2022an, Espainiako selekzioko kapitaina izan zen Indian, eta gaur egun 19 urtez azpikoekin kontzentratuta dago, uztaileko bigarren hamabostaldian Lituanian jokatuko den Europako Txapelketa prestatzen.