Adierazpenak
Llorente-Aduriz bikotea 'inbidiagarria' dela adierazi du Gurpeguik
Erredakzioa
"Euren ibilbide guztian golak sartu dituzten jokalariak dira. Athleticen daude eta aprobetxatu behar ditugu", adierazi du kapitain zuri-gorriak.
Fernando Llorentek eta Aritz Adurizek erasoan osatzen duten bikotea "Lehen Mailako talde askorentzako aurrealde inbidiagarria" dela esan du gaur Carlos Gurpegui Athleticeko jokalariak. Bi jokalariek talde zuri-gorriaren hiru golak sartu zituzten atzo Cornella El Praten.
"Euren ibilbide guztian golak sartu dituzten jokalariak dira. Athleticen daude eta aprobetxatu behar ditugu", adierazi du kapitain zuri-gorriak.
Llorenteren kasuan, Gurpegi pozik azaldu da Errioxako aurrelaria berdegunearen gainean berriro ikustearekin. "Fernandoren golak primeran datozkigu", adierazi du.