Kargatzen...
Itxi

Mediku txostena

Unai Simoni ebakuntza egingo diote ostegun honetan eskumuturrean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atezain zuri-gorriak eskafoide-semilunar ezegonkortasuna du eskumuturrean, eta ebakuntza egin beharko du, joan den ekainean iragarri zuen moduan.

Unai Simon, Athleticeko atezaina

Unai Simon Athleticeko atezainari ebakuntza egingo diote ostegun honetan eskuineko eskumuturrean, ekainean aurreratu zuenaren arabera, eskafoide-semilunar ezegonkortasuna baitu. Bilboko taldeak astelehen honetan albistearen berri eman du webgunean argitaratutako ohar batean.

Simonek Eurokopa irabazi berri du Espainiako selekzioarekin, Ingalaterra 2-1 mendean hartu ostean, Niko Williamsen eta Mikel Oyarzabalen golei esker.

 

Albisteak (2)