FITXAKETA
Eibarrek Ibai Asenjo fitxatu du 2026ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athletic eta Eibar akordio batera iritsi dira Ibai Asenjo Eibarrera joan dadin.
Ibai Asenjo Athleticeko futbolari ermuarrak Eibarren jokatuko du 2026ra arte, bi taldeek adostutako akordioaren arabera. Talde armaginak eman du fitxaketaren berri sare sozialetan.
Ibai Asenjo Lezamako harrobiko jokalaria izan da kimu mailatik. Aurreko denboraldian, Baskoniarekin jokatutako 15 partidetan 2 gol sartu zituen, Bilbao Athleticekin bi partida jokatzeaz gain. Halaber, 23 urtez azpiko Athletic Club taldean parte hartu zuen Premiere League International Cup-en.
Taldearekin entrenatzen hasi aurretik, mediku-azterketa egin du, eta prest dago Eibarrekin entrenatzen hasteko.