LESIOA
Mikel Vesgak giharretako lesio "arina" du eskuin izterrean
AGENTZIAK | EITB Media
Athleticeko jokalariak min hratu zuen joan den larunbatean Burgosen aurkako lagunartekoan, talde zuri-gorriaren denboraldiaurreko lehen partidan, eta "bilakaeraren zain" jarraitzen du.
Athleticek astelehen honetan jakinarazi duenez, Mikel Vesgak lesio "arina" izan zuen eskuin izterreko barneko gihar zuzenean, Burgosen aurkako lagunartekoan. Bilboko taldeak emandako mediku txostenean, erdilaria "eboluzioaren zain" geratzen dela zehaztu du.
Aurredenboraldia hasita, Vesgaren lesioa Athleticeko jokalari batek izandako bigarrena da. Hain zuzen, joan zen astean Julen Agirrezabala atezainak haustura hirukoitza izan zuen gerrialdean, eta hilabete inguru emango du talde dinamikatik kanpo.
Gainera, Unai Simon atezainari ebakuntza egin zioten eskuineko eskumuturrean eta bajan egongo da hilabete batzuk. Era berean, Nico Serrano ekainaren hasieran ezkerreko sorbaldan egin zioten ebakuntzatik osatzen dihardu.