BESTE URTEBETE ZEUKAN
Amaia Peña atezainak ez du Athleticen jarraituko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Portugaleteko jokalariak 2025era arte zuen kontratua talde zuri-gorriarekin.
Athletic Clubek iragarri duenez, Amaia Peña atezainarekin akordioa lortu du 2025era arte bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.
Peñak 25 urte ditu, eta lau denboraldiko ibilbidea itxi du Bilboko taldean, horietako bi Eibarren utzita (2021-22 eta 2023-24). Bederatzi partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin.
Horrenbestez, Portugaleteko atezaina Athleticek hurrengo denboraldirako jakinarazten duen laugarren baja da; izan ere, Garazi Muruak eta Yulema Corresek futbola utzi dute eta Eunate Arraizak Osasunan jarraituko du jokatzen.