UEFA
Inter, Liverpool, Napoli, Atletico eta Athletic, Europa Ligaren bila
Erredakzioa
Europako goi mailako hainbat talde egongo dira Europa Ligan. PSV, Olympique Lyon, Anzhi, Tottenham, Marseilla, Lazio edo Bayer Leverkusen daude txapelketa irabazteko faboritoen artean.
Europa Ligako edizio honek talde indartsuak izango ditu lehian. Aipatutako taldeez gain, txapelketan zeresana emateko gai diren hainbat talde daude. PSV Eindhoven, Napoli, Olympique Lyon, Anzhi, Tottenham, Lazio edo Bayer Leverkusen talde indartsuak ariko dira lehian.
Joan den denboraldiko txapelduna, Atletico Madril, da faboritoa, Simeonek zuzentzen duen taldea sasoi betean baitago. Gainerako taldeek, baina, Atletico Madrili txapeldunaren koroa kentzea izango dute helburu.
Athletic txapeldunordea izan zen iaz, eta zuri-gorriek berriro finala jokatu nahi dute. Javi Martinezek taldea utzi du, baina beste jokalari guztiek jarraitzen dute klubean. Adurizen fitxaketak eta Llorentek taldean jarraitzeak faboritoen artean egotea ekarri dio Athletici.
Europako Kopako txapeldunak diren Inter, Steaua, Liverpool, Olympique Marseilla, eta PSV Eindhoven taldeak Europa Ligan egongo dira. Horiez gain, azken urteetan indartsu dabiltzan Napoli, Lazio, Olympique Lyon, Bayer Leverkusen, Anzhi eta Tottenham ere lehiaketa honetan egongo dira.