Itxi

Reala-Athletic

Ostiralean jarriko dira salgai derbirako sarrerak

Erredakzioa

Sarreren prezioa 45 eta 95 euro bitartekoa da, eta Realeko abonatuek sarrerak erosteko lehentasuna izango dute hilaren 21ean, 22an eta 23an.

Reala-Athletic derbia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Datorren 21ean jarriko dira salgai Reala-Athletic derbirako sarrerak. Partida hilaren 29an, larunbatean, jokatuko da Anoetan, 20:00etan.

1.700 bat sarrera erosi ahal izango dira internet bidez, klubeko webgune ofizialaren bitartez. Online salmenta hilaren 21ean irekiko da, 09:00etan. Sarreren prezioa 45 eta 95 euro bitartekoa da.

Realeko abonatuek lehentasuna izango dute hilaren 21,22 eta 23 egunetan sarrerak erosteko (bi sarrera gehienez abonatu bakoitzeko). Hurrengo hiru egunetan beste zaleei eskeiniko zaie aukera internet bidez eta baldintza berdinetan. Anoetako txarteldegia ostegunean, hilaren 27an, irekiko da, 09:00etan, online salmentan saldu ez diren sarrerekin eta klubaren egun erdia ordaindu ez duten abonatuen eserlekuekin.

SARREREN SALMENTA

- Irailaren 21, 22 eta 23 (online bakarrik): Salmenta abonatuentzat bakarrik. Bi sarrera gehienez abonatu bakoitzeko.
- Irailaren 24, 25 eta 26 (online bakarrik): Zale guztientzat salgai. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
- Irailaren 27tik aurrera (lehiatilan bakarrik): goizeko bederatzietan 6.lehiatilan (sobratu diren sarrerak gehi abonatuek ordaindu ez dituztenak). Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Albisteak (1)