Hapoel Kiryaten aurka
Ezustekoa San Mamesen (1-1)
Erredakzioa
Jaun eta jabe izan da Athletic bigarren zatian, baina gol aukera ugari izan arren ez da Amosen atea zulatzeko gai izan.
Askoz gehiago merezi izan du Athleticek, Hapoel Kiryaten aurka, Europa Ligako multzoen faseko lehen partidan, baina puntu bakar bat baino ez du eskuratu (1-1). Fernando Llorente izan da gaueko protagonista nagusietako bat.
Ondo hasi du partida talde zuri gorriak, aurkariaren ate ingurura errastasunez iritsiz eta golaren bila. Baina 13. minutuan, arriskuko lehen jokaldian, markagailua estreinatu du Hapoel Kiryatek (0-1). Rochetek jaurti du, baloiak Lencse jokalariaren sorbaldan jo du eta Gorkak ezin izan du baloia harrapatu.
Susaetak partida berdintzeko aukera zoragarria izan du 27.ean. Lehen zutoinera jaurti du eibartarrak eta baloia kanpora joan da, oso gutxigatik. 33. ean Oscar de Marcosentzat izan da gol aukera, baina oraingoan ere kanpora joan da.
Banakoaren gola 40. minutuan heldu da. Isma Lopezek erdiraketa egin du ezkerretik eta Susaeta eibartarrak banakoaren gola ezarri du jaurtiketa gurutzatu bati esker.
Bigarren zatian Llorente zelairatu da Isma Lopezen aurka (45. minutuan). Txistuak zein txaloak egon dira aurrelariarentzat. Rincon de Sotokoa golaren bila atera da hasieratik, eta sarea zulatzeko aukera ugari izan ditu. Bigarren zatian Athletic izan da jaun eta jabe, baina ez da garaipenaren gola sartzeko gai izan.
Europa Ligako hurrengo bi norgehiagokak etxetik kanpo jokatu beharko ditu Athletic, Sparta Braha eta Lyon taldeen aurka.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Amorebieta, Castillo (Galarreta, 80'); Iturraspe; Susaeta, De Marcos, Muniain, Ismael Lopez (Llorente, 46'); eta Aduriz (Ibai, 57').
1 - Hapoel Kiryat Shmona: Amos; Gabai, Hasarna, Tsedek, Matovic; Eibinder (Vahaba, 89'), Gazal, Rochet (Elisha, 71'); Tasevski, Abuhazira (Porokora, 78'); eta Lencse.
Golak:
0-1, 13': Lencse.
1-1, 39': Susaeta.