FITXAKETA
Athleticek Maite Valero fitxatu du
EITB MEDIA
Nafarroako jokalari gaztea Osasunatik iritsiko da talde zuri-gorrira.
Athleticek asteazken honetan iragarri du Maite Valero 20 urteko erdilari nafarra fitxatu duela Osasunatik, eta berehala batuko dela Bilboko lehen taldera.
Orkoiengo Kirol Sporten hezitako jokalaria da Valero, eta 13 urterekin hasi zen talde gorritxoaren bigarren taldean jokatzen, 2017an. Iragan denboraldian, Osasunak F Ligara igotzeko play-offa jokatu zuen, eta, sasoi horretan, 26 partidatatik 25ean aritu zen erdilaria (23 titular gisa), sei gol sartuta.