Lagapena
Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita
EITB MEDIA
Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.
Athleticek eta Zaragozak akordioa lortu dute Adu Ares aurrelariak utzita joka dezan denboraldia amaitu arte. Muturrekoak 27 partidatan parte hartu du lehoi gisa, eta 2027ra arteko kontratua du.
Aresek bi gol sartu zituen Kopan Rubiren aurka, eta Ligako partida batean hartu du parte, Bartzelonaren aurka, bigarren jardunaldian.