Belauneko lesioa
Baliteke Iraizozek Anoetako derbia galtzea
Erredakzioa
Atezain zuri-gorriak "belauneko distentsioa" du, baina "ez die meniskoari eta lokailuei kalte larririk egin". Jokalaria sendatzeko eperik ez dute finkatu medikuek.
Gorka Iraizoz atezaina azken unean lesionatu zen asteburuko partidaren atarian. Iraizozek "ezker belauneko distentsioa" du, baina "ez die meniskoari eta lokailuei kalte larririk egin", Athleticek gaur jakitera eman duenez.
Malagaren kontra San Mamesen jokatzerik utzi ez zion "kolpea" aztertzeko erresonantzia egin diote jokalariari.
"Hanturaren kontrako tratamendua eman eta fisioterapia lana" egingo dute atezain nafarrarekin datozen orduetan.
Iraizoz "lesioaren eboluzioaren zain" geratuko da orain; izan ere, Athleticeko medikuek ez dute sendatzeko eperik ezarri.