F Liga
Eibarrek eta Athleticek urriaren 13an jokatuko dute denboraldiko lehen derbia
EITB MEDIA
Norgehiagoka Ipuruan izango da, 12etatik aurrera. F Ligako seigarren jardunaldia da.
Eibarrek eta Athleticek F Ligako denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute datorren urriaren 13an, igandez, Ipuruan. Neurketa 12:00etan hasiko da.
Bi taldeek sasoi hasiera ezin hobea izan dute, lehen bi jardunaldietan nagusi izan baitira, jokoan zeuden sei puntuak eskuratuta. Gaur egun, Eibar hirugarren dago F Ligako sailkapenean, Real Madrilen eta Bartzelonaren atzetik; zurigorriak, ostera, seigarren postuan daude.