Lesioa
Bibiane Schulzek hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua
EITB MEDIA
Athleticen jokalaria larri lesionatu zen eskuin belaunean joan den larunbatean, Real Madrilen kontrako partidaren aurreko entrenamenduan. Klubak jakinarazi du ebakuntza egingo diotela hurrengo asteetan.
Athleticen Bibiane Schulze atzelariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsita daukala jakitera eman dute klubeko zerbitzu medikuek. Hala, ebakuntza kirurgikoa egingo diote hurrengo asteetan.
Joan den larunbateko entrenamenduan, jokalari zuri-gorriak min hartu zuen eskuineko belaunean, F Ligako hirugarren jardunaldiko Real Madrilen kontrako partidaren aurretik.