Itxi

Istiluak, Erroman

Uriarte: "Istiluen arduradunak identifikatzeko elkarlanean ari gara; egindakoan, neurriak hartuko ditugu"

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Athleticeko presidentearen hitzetan, "20 pertsonak gure klubaren irudiari kalte egitea oso txarra da, eta ez dugu horrelakorik onartuko".

Jon Uriarte, Athleticeko presidentea. Irudia: EITB Media.

Athletic "agintariekin eta poliziarekin elkarlanean" ari da Erromako zaleak zeuden harmailara bengala bota zuten zaleak identifikatzeko. Zuri-gorriek Europa Ligako neurketa jokatu zuten ostegunean, Italiako hiriburuko futbol zelaian.

"Klubetik agintariekin eta poliziarekin elkarlanean ari gara gaitz honi amaiera emateko eta pertsona horiek identifikatzeko. Behin hori eginda, neurriak hartuko ditugu", esan du Athleticeko presidenteak Athletic-Sevilla partidaren atarian, Movistar+ kateko kameren aurrean.

Uriarteren hitzetan, "20 pertsonak gure klubaren irudiari kalte egitea oso txarra da, eta ez dugu horrelakorik onartuko". "Zelaian bertan zale zuri-gorriek ekintza hori gaitzetsi zuten, 2.000 zalek baino gehiagok txistu egin zieten istiluak sortu zituztenei", nabarmendu du Bilboko klubaren arduradun nagusiak.

Horrekin lotuta erantsi duenez, istiluek "Athleticen zaleen irudia zikindu dute, Sevillako Errege Kopako finalean eta gabarraren ospakizunetan milioi bat pertsona baino gehiago jai giroan eta istilurik gabe ibili arren".

Albisteak (1)

Bideoak (3)